Errekaleor Bizirik
Errekaleor Bizirik autogestioan eta komunitate bizitzan oinarritzen den proiektua da. Gentrifikazio eta etxebizitzen espekulaziotik berreskuratu dugun Gasteizko auzoan, egun, 150 pertsona bizi gara.
Bertan, gaur egungo sistema indibidualista eta kapitalistari alternatiba eraikitzen dihardugu lanean. Asanblada orokorretan oinarritzen dugu gure antolakuntza, bertan proiektuaren ardatz nagusiak marrazten ditugularik. Auzoan sortzen diren proiektu ezberdinak koordinatzen ditugu, gure espazioak biziberrituz. Gure oinarriak autogestioa, elikadura burujabetza, feminismoa, euskara, harremanen horizontaltasuna eta kultura askea dira. Kontzertu irekiak, pelikulak, hitzaldi anitzak, arte erakustaldiak eta bestelako eskaintzak ditugu gaztetxean, zineman eta auzoko beste espazioetan.
Hainbat hektareako baratza daukagu non uzta auzokideen artean banatzen den. Horrez gain, okindegi bat ere badugu, auzokide eta Gasteizko jendeari ogia banatzeko. Euskara klaseak ematen ditugu doan auzoko eta Gasteizko pertsona ezberdinentzat. Denei irekia dagoen frontoiean, pilota partiduak, boxeo entrenamenduak, tela eta akrobazia saioak burutzen ditugu. Bestalde, inprenta bat ere badaukagu orain, herri mugimenduari eskaintza zabalduz, kultura librearen oinarriei loturiko liburu eta argitalpenak inprimatzen ditugu bertan. Entsegu lokal bat ere eraiki dugu Gasteizko eta auzoko taldeek doan entsaiatzeko aukera izan dezaten. Honela jarraitzen dugu Errekalor Bizirik elikatzen duten hainbat proiektu burutzen.
Energia Burujabetza
Helburu bakartzat hazkunde ekonomikoa duen sisteman sartuak gaude. Eta honek, energia kontsumo etengabea eskatzen du. Erregai fosilak ustiatzeari utzi ezin diogun bitartean, petrolio konbentzionala bere produkzioaren gorengo mailara iritsi da. Ikatz eta gasaren kontsumo gailurra hamarkada gutxi barru iritsiko da. Uranioarena ere bai. Lurrazalaren muga fisiko eta biologikoetara hurbiltzen ari gara, mundo mailako ekosistema suntsituz, zeinaren adierazle nagusia aldaketa klimatikoa den. Krisi honek sintoma eta izen ezberdinak ditu (energetikoa, ekologikoa, giza arlokoa, zainketa krisia…) baina gaixotasuna beti da bera: kapitalismoa.
Errekaleorren beste bizi eredu baten alde egiten dugu lan. Erabili eta botatzeko ohiturak barneraturik ditugun munduan, autogestioaren izenean, ez diogu gure auzoa biziberritze eta eraikitzeari utzi. Burujabetza energetikorantz garamatzan bidea zabaltzeko ordua heldu da. Izan ere, Errekaleorren eguzkiak beti argitzen gaitu! Gure helburua lortzeko 550 eguzki plaka inguru jarri nahi ditugu auzoko 150 biztanleren beharrak asetzeko, gure baliabide komunak indartzen ditugun bitartean.
Modu komunitario batean egingo dugu, horrekin esan nahi dugu, Errekaleor Bizirik proiektuko parte garen guztiontzat kolektiboa izango dela instalazioa, etxebizitza bloke bakoitzean instalazio indibidualak jarri beharrean. Gure apustua eguzki plakak jarriko diren lekua zentralizatzea da. Zentraltxo bat edukiko genuke energia produkzio eta kontsumoa kontrolatzeko, eta hortik, produzituriko energia banatuko genuke. Honekin, Euskal Herri mailan energetikoki isolaturiko espazio handiena izatea lortuko genuke. Auzo berriztagarria nahi dugu. Aldaketa ereduan sinesten dugu. Lagunduko diguzu gure ametsak betetzen?
Jarraian dagoen irudian instalazioaren xehetasunak ikus daitezke:
Gardentasun Txostena
Bildutako dirua gure auzoa energia berriztagarrien bidez burujabe bilakatzera bideratuko da. Horretarako beharko ditugu:
-20 inbertsore 380Vcd-230Vac – 5000€
-6 VFD de 7,5 Kw – 2600€
-Arduino osatua eta programatua – 100€
-156 bateria ontzi PZS 375 Ah C5 (142 Kw) – 27.000€
-550 eguzki plaka 90 Wp – 30.000€
-Askotariko material elektrikoa (kableak,…) – 5.000€
-Sorgailua – 10.000€
-Eraikuntazarako materiala eta plakentzako egitura – 4.000€
-Trebatutako talde teknikoa – 4.500€
-Grua alokairua – 3.000€
-Aurreikusi gabekoak – 5.000€
-Sarietatik eratorritako gastuak – 3.000€
Lortutako diru extra energia sistemaren mantenura bideratuko da.
Info +
Web orria: www.errekaleorbizirik.org
Facebook: Errekaleor Bizirik
Twitter: @errekaleor – Errekaleor Bizirik
Youtube: Errekaleor Bizirik kanala
e-posta: errekaleorbizirik@gmail.com
-
Iker
10,00€ -
Iker
10,00€ -
AMAIA CAMPILLO
50,00€ -
Katakrak
500,00€ -
Enea Andueza
50,00€ -
Petra Niso Bravo
25,00€ -
Gorka Bereziartua
50,00€ -
unai uriarte torres
15,00€ -
Mikel Iturria
25,00€ -
Olatz Etxeberria Mendizabal
25,00€ -
Leire Azkargorta
50,00€ -
Arantza Meabe
25,00€ -
Asunek Gernikako Talde Feminista
300,00€ -
Jonko Sanchez
25,00€ -
albaro
500,00€ -
Julen Landaluze
10,00€ -
Oleguer Presas
200,00€ -
Fat Fish Indarrap
10,00€ -
Ion Zabala
50,00€ -
Ander Mujika
10,00€ -
Blanca Urgell
100,00€ -
Iña Ullibarri
100,00€ -
Txerra
100,00€ -
Begoña Ruiz
100,00€ -
Patxi eta Mila
1.000,00€ -
Jabi
25,00€ -
Vània Sanmartin
10,00€ -
ibon rodriguez
50,00€ -
Paul Muñecas
10,00€ -
Marta López
10,00€ -
Bergarako Gaztetxea
200,00€ -
Rebeka de Santiago
10,00€ -
Bittor
100,00€ -
Saretuz
50,00€ -
Pakita Artola
50,00€ -
Beñat Barainka
100,00€ -
Manex Garaio Mendizabal
10,00€ -
Mikel Garmendia
25,00€ -
Beñat Bergara Tejeria
10,00€ -
Nora Garmendia
10,00€ -
marrubitarrak3
100,00€ -
marrubitarrak2
200,00€ -
marrubutarrak
200,00€ -
Yaiza Cuesta
25,00€ -
Idoia Azurmendi
10,00€ -
Aiala Zaldibar
50,00€ -
Josune Baskaran Etxeberria
10,00€ -
ione
50,00€ -
paula ds
50,00€ -
Imanol Elezgarai Ibañez
20,00€ -
Imanol Artola
100,00€ -
Agara Agirre
10,00€ -
Maria Luisa Barrutiabengoa
50,00€ -
Nerea Zuluaga
10,00€ -
Mikel Sáenz de Buruaga González
50,00€ -
Xabi Gaztaio
25,00€ -
Jabi Urdin
10,00€ -
Hodei Arrausi
100,00€ -
LUIS MARIA Osa
50,00€ -
karlos gereñu
50,00€ -
Berasaluze Aitor
25,00€ -
La huerta de Mar
25,00€ -
Julen Uribarren
20,00€ -
FRACKING EZ
2.000,00€ -
BERRIZTU
2.000,00€ -
Garbiñe
10,00€ -
Igor Goikolea
10,00€ -
HIRUNE TOBAJAS
200,00€ -
Mikel
10,00€